Páginas

miércoles, 14 de marzo de 2012

IpUiNa: Maitasunari buruz...

Haur Hezkuntzan, haurrak jakinmina garatzen joaten dira eta horregatik adin hauetan inguruan dutenari buruzko galderak egitea arrunta izaten da. Galdera horien artean, sexualitateari buruzko galderak egoten dira, nesken eta mutilen arteko desberdintasunaz, haurren jatorriari buruzkoak, bikoteak sortzearen arrazoiak, etab. Nagusiok, eta hein handi batean irakasleok jakinmin horri erantzuna ematen ikasi behar dugu, behintzat garrantzia ematen eta beraien beharrizanei aurre egiten. Gaurko atal honetan aurkezten dizuedan ipuina sexuari buruz, hau da, neska eta mutilak izateari buruz, haurrentzat landu den bakanetarikoa dugu. Maitasuna eta sexuaren kontzeptuak sinpleki azaltzen dira eta ilustrazio koloretsuak eta esanguratsuak ditu edukia ulertarazteko. Gustatuko zaizuelakoan!!!


.

jueves, 8 de marzo de 2012

Sexualitateari buruzko istorioak...

Sexu Heziketa egiteko material interesgarri bat izan daiteke hemen aurkezten dizuedan Komik hau. Parisera ikasbidaian doazen 17 urteko nerabeen istorioak kontatzen dira eta sexualitateari buruzko beraien iritziak eta bizipenak jaso ditzazkegu. Teknologia berriek hezkuntzarako eskaintzen diguten beste tresna bat da, motibazioa handitzeko eta klase bateko errutinarekin apurtzeko baliagarria...Testuliburuak eta irakasleen azalpenak momentu batez bazterturik bertatik ikasteko eta konpartitzeko.

Sexualitate ikastaroetan landu nahi ditugun zenbait jarrera isladatzen dira komikean: desioak, erakarpenen legeak, konfiantza, antisorgailuak, ITG-ak, erantzunkizunak, talde presioak, bakoitzak bere burua ezagutzea, onartzea eta horren arabera ekitea...Ea gustoko duzuen!!!!