Sexu Heziketa egiteko material interesgarri bat izan daiteke hemen aurkezten dizuedan Komik hau. Parisera ikasbidaian doazen 17 urteko nerabeen istorioak kontatzen dira eta sexualitateari buruzko beraien iritziak eta bizipenak jaso ditzazkegu. Teknologia berriek hezkuntzarako eskaintzen diguten beste tresna bat da, motibazioa handitzeko eta klase bateko errutinarekin apurtzeko baliagarria...Testuliburuak eta irakasleen azalpenak momentu batez bazterturik bertatik ikasteko eta konpartitzeko.
Sexualitate ikastaroetan landu nahi ditugun zenbait jarrera isladatzen dira komikean: desioak, erakarpenen legeak, konfiantza, antisorgailuak, ITG-ak, erantzunkizunak, talde presioak, bakoitzak bere burua ezagutzea, onartzea eta horren arabera ekitea...Ea gustoko duzuen!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario