Gaur sexualitateko irakasle bezala gertatu izan zaidan bizipen bat izan eta gero egindako hausnarketa batekin natorkizue.
Denok dakigu zein gogorra den gure gorputzak sortzen dizkigun mamuei aurre egitea, gehien bat aldaketak bizitzen ari garenean. Bat-batean gure gorputzak metarmofosi antzekoa jasatzen dute, agian batzutan eskolako kideen erritmo ezberdinera eta gure gorputzak abiadan aldatuz doaz. Aldaketa hauek berehala aldaketa psikologikoak eragiten dituzte, batzuetan lotsak eragiten dizkigu, beldurrak, ulertu ezin daitezkeen formak, biribiltasunak, desoreka, etab. Irakasle bezala haurrek jasatzen dituzten bizipen hauek jazo behar ditugu eta ume izatetik helduago izaterako tranzisio honetan bidaia bakarrik egin ez dezaten garrantzitsua da.
Gorputzarekin adiskitzea ez da berehala lortzen, prozesu bat, garapen bat da eta bakoitzak bere erritmoan ulertuko ditu gorputzak bizi dituen aldaketak eta gorputzak eskaintzen dizkion onurak, erabilgarritasunak.
Irakasle edo guraso bezala egokia litzateke haurrek epe laburrean ikusiko dituzten aldaketei aurre hartzea eta horretaz hitz egitea. Gorputza lantzea sexualitatearen ikastaroetan ezinbestekoa da, gorputzarekin bizi eta sentitzen dugulako sexualitatea, gorputzak erabilgarritasuna ematen digulako, plazer iturria da eta besteekin harremantzerako orduan gorputzarekin %80a adierazten dugulako. Autoestimuan ikaragarri eragiten du eta gorputza ezagutzeko beldurra ez da izan behar.
Askotan gure gorputzaren atal positiboak ikustea kostatzen zaigu eta atal negatiboetan zentratzen gara, ikasleei nahiz ta beraien gorputzarekin adiskidetasun maila handirik ez izan, nire ustez garrantzitsua da gorputzaren funtzionaltasunaren ikuspegia garatzea beraiengan eta zerbait positiboa esaten lagundu behar diegula...
No hay comentarios:
Publicar un comentario