Aspaldi neraman blogean sartu gabe eta aste honetan nire irakasle identitatearen teknografia egiteari ekin diodanean gogoratu naiz baztertuta neukala irakasgaiaren atal hau. Hilabete gogorra izan da baina irakasgai honek erakutsi didan lemari helduz "EZINA EKINEZ EGINA" aurrera goaz apurka apurka.
Teknografia dela eta, beldurturik nengoen tresna berri honi heltzeko, zalantzak nituen nondik hasi, nola bideratu, argazkien aukeraketan ere zalantza izugarriak izan ditut, musikaren aukeraketa, etab. Denbora aurrera zihoan eta nire teknografia hutsik nabaritzen nuen, bost segundu betetzeko minutuak behar nituen eta ezintasunak harrapatzen ninduen denbora baliotsua delako eta denbora gutxi duzunean are gehiago. Ez dakit zenbat saiakeren ostean, 3 minututako teknografia egin dut dagoeneko, pixka bat gehiago geratzen zait baina irakasgai honek nire frustrazioen aurrean kokatu dit, ihes egin gabe aurrez-aurre begiratzen irakatsi dit abangoardian etsaiari begiratzen zaion bezala baina garaipena daztatuz. Garaipena uste dut iristear dagoela, nire 3 minututako teknografiak gorputza dauka eta ikus ditzazket nire saiakeren fruituak.
Tresna interesgarria iruditu zait, musikak eta testuak emozionaltasuna ematen diote gainera, argazki anitzekin jolas daiteke eta bizigarritasuna ematen dio istorioari. Esan daiteke istorioa gehiago pertsonalizatzen dela, beste begirada bat ematen zaio eta gure irakasle esperientzia edo identitatearen gainean baloreei buruz, sinismenei buruz hausnartzeko bide dela iruditzen zait.
No hay comentarios:
Publicar un comentario