Páginas

jueves, 17 de mayo de 2012

IKTeekin IKasTen...

Ikasgaia hasi genuenetik lau hilabete igaro dira eta gogoratzen dut IKTekin lanean aurreneko murgilketa egin nuenean, beldurrak sortu zitzaizkidan agian baliabide honi buruz nuen ezagutza ezak eraginda...zerbait ez dugunean ezagutzen, inzertidunbre delako horrek gugan frustrazioak eta mesfidantzak sortzen ditu, baita gure buruarengan konfiantza falta ere.

Blog-a bera egitea odisea bat iruditzen zitzaidan eta ziur asko zuetako askori ere bai, baina aurre egin eta lortu genuen hala edo nola IKT munduan barneratzea. Blog-a sortu eta blog-a apaintzea ere beste abentura bat zen, erlojua jartzea, etiketak sortzea, tag horiek...IKT-en hizkuntzan ere alfabetatu beharra izan genuen, blog-etan materialak, artikuluak, argazkiak zintzilikatzeko ideiarekin interneten seguruenik bilaketa dexente gehiago egin ditugu azken lau hilabeteetan aurrekoetan baino.

Blog-a abentura bazen zer esanik ez Teknografia sortzeko ordua iritsi zenean! aurre expektatibak bi astetan egitea izan zen, asko tardatuko nuela pentsatzen nuen, denbora kalkulatu behar zen, argazkiak aukeratu behar ziren, batan bat eskaneatu, komentarioak gehitu eta lan ikaragarritzat neukan, ezinezko lantzat neukan...neronek ezin zezakeela horrelakorik sortu, mugak jartzen nizkion nire buruari baina blog-ari aurre egiteak eman zidan esperientziatik ikasiz aurre egin eta aste betean apurka apurka osatzen joan nintzen. Ikaragarria da bukaeran lortu daitekeen emaitza, tresnak berak ematen dizun aukera trasteatzeko eta efektu ezberdinak gehitzeko lanari.

Esan beharra daukat, irakasgaian ikasitako baliabideak beste ikasgaietarako erabili ditudala: ISSU unitate didaktiko bat eskegiteko eta lantaldeak bakoitzak bere etxetik jarraipena egiteko, teknografia sexualitateko ikastaroetarako aplikatzeko ustetan gaude: lehenengo aldiEN teknografia bat egitea gustatuko litzaiguke eta orain tresnan trebatu naizenez errealagoa ikusten dut proiektu txiki hau. MOVIE MAKER ez nuen ezagutzen eta ikastaroetarako filmeen eszenak ebakitzeko aproposa dela ere konturatu naiz. Interneten bilaketak egiten puzzleak sortzeko programa batekin topo egin nuen JIGSAW PLANET, irakasle bezala haur hezkuntzan puzzleak baliabide garrantzitsua dira matematika arloa lantzeko eta IKTak erabiliz puzzle pertsonalak sortu ditzazkegu.

Hasitako bidaiak jarraipena izango duelakoan eta ikasgaian ikasitakoa produktiboa izateko bide, IKTak eszenatoki delarik sexualitateko gaien antzezpenek hemen jarraituko dute.


martes, 8 de mayo de 2012

gorputzaK...

Gaur sexualitateko irakasle bezala gertatu izan zaidan bizipen bat izan eta gero egindako hausnarketa batekin natorkizue.

Denok dakigu zein gogorra den gure gorputzak sortzen dizkigun mamuei aurre egitea, gehien bat aldaketak bizitzen ari garenean. Bat-batean gure gorputzak metarmofosi antzekoa jasatzen dute, agian batzutan eskolako kideen erritmo ezberdinera eta gure gorputzak abiadan aldatuz doaz. Aldaketa hauek berehala aldaketa psikologikoak eragiten dituzte, batzuetan lotsak eragiten dizkigu, beldurrak, ulertu ezin daitezkeen formak, biribiltasunak, desoreka, etab. Irakasle bezala haurrek jasatzen dituzten bizipen hauek jazo behar ditugu eta ume izatetik helduago izaterako tranzisio honetan bidaia bakarrik egin ez dezaten garrantzitsua da.

Gorputzarekin adiskitzea ez da berehala lortzen, prozesu bat, garapen bat da eta bakoitzak bere erritmoan ulertuko ditu gorputzak bizi dituen aldaketak eta gorputzak eskaintzen dizkion onurak, erabilgarritasunak.

Irakasle edo guraso bezala egokia litzateke haurrek epe laburrean ikusiko dituzten aldaketei aurre hartzea eta horretaz hitz egitea. Gorputza lantzea sexualitatearen ikastaroetan ezinbestekoa da, gorputzarekin bizi eta sentitzen dugulako sexualitatea, gorputzak erabilgarritasuna ematen digulako, plazer iturria da eta besteekin harremantzerako orduan gorputzarekin %80a adierazten dugulako. Autoestimuan ikaragarri eragiten du eta gorputza ezagutzeko beldurra ez da izan behar.

Askotan gure gorputzaren atal positiboak ikustea kostatzen zaigu eta atal negatiboetan zentratzen gara, ikasleei nahiz ta beraien gorputzarekin adiskidetasun maila handirik ez izan, nire ustez garrantzitsua da gorputzaren funtzionaltasunaren ikuspegia garatzea beraiengan eta zerbait positiboa esaten lagundu behar diegula...



martes, 1 de mayo de 2012

Puzzle bat

Gaurkoan haurrekin baliagarria izan daitekeen programa bat aurkeztuko dizuet JIGSAW PLANET. Ez dugu logeatu behar, Gure irudiren bat igotzeko aukera daukagu edo bestela programak berak dituen irudiekin sortu dezakegu puzzle bat. Ondoren blogean igo dezakegu "Embed Puzzle" ri emanez eta gero kodea kopiatuz eta blogean HTLM-en erantsiz...errez-erreza eta uste dut umeekin teknologia berriak erabiltzeko beste aitzakia dibertigarri bat dugula!!

Nire puzzlea umeekin animaliak lantzeko sortu dut, "Elefante" bat da! ea osatzea lortzen duzuen! animo!!