martes, 21 de febrero de 2012
Sokrates gogoratzen...
Atzo lanean libre izan nuen eta gelara joatea okurritu zitzaidan, gelako kideren batek nire blogari egingo zizkion ekarpenei buruz hitz egiteko eta gelan ematen diren edukiak ezagutzeko...
Klaseak bukatu zirenean irakasleak eguna laburbiltzen zuten hitzak esateko eskatu zizkigun eta nire ikaskideek aipatu zituzten hitzek harritu ninduten, pesimismo kutsuarekin esandako hitzak zirelako gehienak...Egia da, lasaitua hartu nuela, pentsatzen bainuen ni nintzela irakasgai honekin pesimista agertzen zen bakarra. Pesimismoa, tresna ezezaguna zelako batik-bat, bildurrak eta inzertidunbrea eragiten duelako tresna bat ondo erabiltzen ez jakiteak baina kuriositatea ere eragiten du...erronka bat suposatzen duelako.
Ikasten daramatzagun 3 urte hauetan konstruktibismoaren inguruan aritu gara, bakoitzak bere esperientziaz ikastea, bakoitzak bizipen horietatik jada ezagutzak ditugula, sortu dezakegula...bla,bla,bla...baina egia dena zera da: oraindik Hezkuntza modelo tradizionaliztan sinisten dugula edo behintzat modelo horrek dioenaren bezala ikasi nahi dugula: oso era mekaniko eta automatizatuan, irakasleak pautak eman eta nik jarraitu...
Gelako azken hausnarketarekin geratu nintzen: "galderak izatea ez da negatiboa, zalantzak izatea ez da negatiboa, ez jakitea ez da negatiboa" eta Sokrates filosofo greziarra etorri zitzaidan burura..."LAS CERTEZAS NO HACEN QUE NOS PLANTEEMOS PREGUNTAS, POR LO QUE ES PREFERIBLE LA CONFUSIÓN". Sokratesen irakaskuntza elkarrizketan oinarritzen zen eta bere helburua ikasleek beraien buruak ezagut zitzaten izan zen. Elkarrizketan oinarrituz denen iritziak entzun zitezkeen eta iritzi horietatik bakoitzak bere hausnarketa propioak atera. Azken finean, denok ikasi dezakegu besteen esperientzietatik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario