Teknologia berriak izugarrizko iraultza suposatu zuen gure eguneroko bizitzetan, informazioaren gizarte honetan hirugarren iraultza industriala deitu zitzaion eragin zituen eraldaketengatik bai produkzio ekonomikoaren estrukturetan, bai bizitza mailan eta baita kultura eta giza harremanetan ere. Giza harremanei erreparatuz, pertsonen arteko harremantzeko erak aldatu zituen eta bestearengana hurbiltzeko moduak ere transformatu ziren.
Gaur egun, bikoteek bere istorioaz egiten dituzten kontakizunek, bitxikerien artean, teknologia berrien presentzia dute eta azken hauek seduzioan baliabide garrantzitsua bihurtu dira azken urteotan. Argi dago komunikazioaren digitalizazioak, gizarteko aldaketa guztiek bezala, bere alde ona erakusten dutela baina ez dugu ahaztu behar hala-nolako itzalak ere izan ditzakeela.
Alde onen artean bikoteen bilaketa berri bati ateak zabaldu zaizkio, gaur egun bikotekidea internetez aurki genezake edo gure bizipenak norbaitekin elkartrukatzeko aukera izan dezakegu zita fisiko bat izan gabe (txat-a, facebook, tuenti). Mundu zibernetikotik at, denbora gutxian zita asko izatea zaila izaten da eta bikotea bilatzeko zenbait web orrialdek honetarako aukera ematen dute, hau da, denbora gutxian zenbait zita edukiz "casting"-a egiteko aukera. Mugikorren kasuan, bikoteek elkarri proposamen erotikoak egiteko aukera dute eta bidenabar lotsaren eta beldurraren kudeaketa ahalbidetzen diete. Lotsak eta beldurrak ez ezik, haserreak edo gauzak bere onera ekartzeko tresna ere izan daitezke mugikorrak.
Hala ere, teknologia berriekin planteatzen ari den eztabaidatariko bat pribatutasuna da eta norbanakoen gainean eragiten den kontrola. Bikoteak ere ez daude eragin honetatik kanpo eta mugikorra adibidez infidelitate eta jeloskortasun kasuetan protagonista izaten da. Horrelako emozioek bestearengan kontrola ezartzea eta erredundanteak diren pentsamenduak asetzeko nahia eragiten dute eta modu zuzenean mugikorreko edo posta elektronikoko mezuak arakatzeari ekitzeko gogoak sortzen dira. Digitalizazioak uneoro lokalizatuta eta disponible egon behar izate hori eragin du ere bai eta bestea non egongo ote den, zer egiten egongo ote den bezalako kezkak sorrarazi ditu.
Azken finean, Yin-Yan-aren teoria azaltzen zaigu: "Todo lo bueno tiene algo malo y todo lo malo tiene algo bueno"...
No hay comentarios:
Publicar un comentario