Atzoko zoramenaren ondoren eta nire ahaleginek fruitua emango duten itxaropenarekin, teknologia berrien abantailetaz aritu nahi dut. Argi dago gehienok abantail handiak dituztela uste dugula, egunerokotasunean teknologia berriak erabiltzen ditugulako eta teknologia berri hauek gabe dagoeneko gure mundua kaotikoa izango litzatekeelako...Baina pentsatu ahal dugu noizbait zein puntutaraino erraztu diguten egunerokotasuna?
Artikuluak bilatzen HIK HASI aldizkarian 2005. urtean agertutako Iker Laskibarren artikulu interesgarri bat aurkitu dut. Orrialdea erantsiko dut batan batek sakontasun handiagoarekin irakur nahi badu aukera izan dezan baina laburpen bat egitera noa:
Testuak formatu digitalean gordetzeak papera alde batetik bestera mugitzeko beharra ez izatea ekarri zuen. Adibidez, lehen liburu bat bidaltzeko paketea korreosetik bidali behar genuen eta iritsi arte itxaron behar genuen. Gaur egun dokumentu bat munduko edozein lekutara bidaltzeko aukera daukagu KLIK bat eginez.
Txat solasgunen bitartez beste herrialdetako lagunekin hitz egiteko aukera daukagu zuzen-zuzenean. Nik gehituko nioke gaur egun hainbat ikasketek, formakuntzek gela birtualekin funtzionatzen dutela, karrera bat atera dezakezu zure etxeko ordenagailutik klasera joan gabe eta irakaslearen azalpenak jarrai ditzazkezu eta zalantzak galdetu aldi berean.
Ikastetxeko web orrialdetatik gurasoek ikastetxeko ekitaldiak, oharrak, etxerako lanak, bibliografiak, ordutegiak jarrai ditzazkete. Honetaz guztiaz konturatzeko orain urte batzuk irakaslearekin zita bat eskatu beharra zegoen eta egunak itxaron.
Ikastetxeetan Interneta izateak sakondu nahi diren ezagutzak zuzenean ikustea ahalbidetzen du, irakasle edo ikasle batek bilaketa azkarrago bat egin dezake, hainbat bibliografia kontrastatuz.
Autorearen esanetan teknologia berriak hezkuntzan aplikatzeak aukera interesgarriak eskaintzen dizkigu, horien artean ikaslearen autonomia sustatzea, informazioaren bilaketa autonomoago bat eta azkarragoa, beraz nire ustez motibagarriagoa.
Orain urte batzuk, nire oroitzapenetan atzera eginez, irakasleak informazioa bilatzeko eskatzen zigunean entziklopedietara jo beharra geneukan, liburutegietara eta liburu ezberdinak begiratu, aurkibide guztietan begiratu bilaketa azkartzeko eta ez zen batere motibagarria, denbora dexente behar izaten genuelako.
http://www.hikhasi.com/artikulua/707
No hay comentarios:
Publicar un comentario