Páginas

jueves, 17 de mayo de 2012

IKTeekin IKasTen...

Ikasgaia hasi genuenetik lau hilabete igaro dira eta gogoratzen dut IKTekin lanean aurreneko murgilketa egin nuenean, beldurrak sortu zitzaizkidan agian baliabide honi buruz nuen ezagutza ezak eraginda...zerbait ez dugunean ezagutzen, inzertidunbre delako horrek gugan frustrazioak eta mesfidantzak sortzen ditu, baita gure buruarengan konfiantza falta ere.

Blog-a bera egitea odisea bat iruditzen zitzaidan eta ziur asko zuetako askori ere bai, baina aurre egin eta lortu genuen hala edo nola IKT munduan barneratzea. Blog-a sortu eta blog-a apaintzea ere beste abentura bat zen, erlojua jartzea, etiketak sortzea, tag horiek...IKT-en hizkuntzan ere alfabetatu beharra izan genuen, blog-etan materialak, artikuluak, argazkiak zintzilikatzeko ideiarekin interneten seguruenik bilaketa dexente gehiago egin ditugu azken lau hilabeteetan aurrekoetan baino.

Blog-a abentura bazen zer esanik ez Teknografia sortzeko ordua iritsi zenean! aurre expektatibak bi astetan egitea izan zen, asko tardatuko nuela pentsatzen nuen, denbora kalkulatu behar zen, argazkiak aukeratu behar ziren, batan bat eskaneatu, komentarioak gehitu eta lan ikaragarritzat neukan, ezinezko lantzat neukan...neronek ezin zezakeela horrelakorik sortu, mugak jartzen nizkion nire buruari baina blog-ari aurre egiteak eman zidan esperientziatik ikasiz aurre egin eta aste betean apurka apurka osatzen joan nintzen. Ikaragarria da bukaeran lortu daitekeen emaitza, tresnak berak ematen dizun aukera trasteatzeko eta efektu ezberdinak gehitzeko lanari.

Esan beharra daukat, irakasgaian ikasitako baliabideak beste ikasgaietarako erabili ditudala: ISSU unitate didaktiko bat eskegiteko eta lantaldeak bakoitzak bere etxetik jarraipena egiteko, teknografia sexualitateko ikastaroetarako aplikatzeko ustetan gaude: lehenengo aldiEN teknografia bat egitea gustatuko litzaiguke eta orain tresnan trebatu naizenez errealagoa ikusten dut proiektu txiki hau. MOVIE MAKER ez nuen ezagutzen eta ikastaroetarako filmeen eszenak ebakitzeko aproposa dela ere konturatu naiz. Interneten bilaketak egiten puzzleak sortzeko programa batekin topo egin nuen JIGSAW PLANET, irakasle bezala haur hezkuntzan puzzleak baliabide garrantzitsua dira matematika arloa lantzeko eta IKTak erabiliz puzzle pertsonalak sortu ditzazkegu.

Hasitako bidaiak jarraipena izango duelakoan eta ikasgaian ikasitakoa produktiboa izateko bide, IKTak eszenatoki delarik sexualitateko gaien antzezpenek hemen jarraituko dute.


martes, 8 de mayo de 2012

gorputzaK...

Gaur sexualitateko irakasle bezala gertatu izan zaidan bizipen bat izan eta gero egindako hausnarketa batekin natorkizue.

Denok dakigu zein gogorra den gure gorputzak sortzen dizkigun mamuei aurre egitea, gehien bat aldaketak bizitzen ari garenean. Bat-batean gure gorputzak metarmofosi antzekoa jasatzen dute, agian batzutan eskolako kideen erritmo ezberdinera eta gure gorputzak abiadan aldatuz doaz. Aldaketa hauek berehala aldaketa psikologikoak eragiten dituzte, batzuetan lotsak eragiten dizkigu, beldurrak, ulertu ezin daitezkeen formak, biribiltasunak, desoreka, etab. Irakasle bezala haurrek jasatzen dituzten bizipen hauek jazo behar ditugu eta ume izatetik helduago izaterako tranzisio honetan bidaia bakarrik egin ez dezaten garrantzitsua da.

Gorputzarekin adiskitzea ez da berehala lortzen, prozesu bat, garapen bat da eta bakoitzak bere erritmoan ulertuko ditu gorputzak bizi dituen aldaketak eta gorputzak eskaintzen dizkion onurak, erabilgarritasunak.

Irakasle edo guraso bezala egokia litzateke haurrek epe laburrean ikusiko dituzten aldaketei aurre hartzea eta horretaz hitz egitea. Gorputza lantzea sexualitatearen ikastaroetan ezinbestekoa da, gorputzarekin bizi eta sentitzen dugulako sexualitatea, gorputzak erabilgarritasuna ematen digulako, plazer iturria da eta besteekin harremantzerako orduan gorputzarekin %80a adierazten dugulako. Autoestimuan ikaragarri eragiten du eta gorputza ezagutzeko beldurra ez da izan behar.

Askotan gure gorputzaren atal positiboak ikustea kostatzen zaigu eta atal negatiboetan zentratzen gara, ikasleei nahiz ta beraien gorputzarekin adiskidetasun maila handirik ez izan, nire ustez garrantzitsua da gorputzaren funtzionaltasunaren ikuspegia garatzea beraiengan eta zerbait positiboa esaten lagundu behar diegula...



martes, 1 de mayo de 2012

Puzzle bat

Gaurkoan haurrekin baliagarria izan daitekeen programa bat aurkeztuko dizuet JIGSAW PLANET. Ez dugu logeatu behar, Gure irudiren bat igotzeko aukera daukagu edo bestela programak berak dituen irudiekin sortu dezakegu puzzle bat. Ondoren blogean igo dezakegu "Embed Puzzle" ri emanez eta gero kodea kopiatuz eta blogean HTLM-en erantsiz...errez-erreza eta uste dut umeekin teknologia berriak erabiltzeko beste aitzakia dibertigarri bat dugula!!

Nire puzzlea umeekin animaliak lantzeko sortu dut, "Elefante" bat da! ea osatzea lortzen duzuen! animo!!

domingo, 22 de abril de 2012

Comporta proiektua:

Comporta proiektua ezinduen komunikazioa hobetzeko iniziatiba dugu. Goiko gorputz-adarretan mugikortasun-arazoak, muskulu-distrofia edota zenbait asaldura neuromuskular --esate baterako garun-perlesia-- dituzten gaixoek, askotan, eskumuturrak eta besoak mugitzeko gaitasuna galdua edo urritua izaten dute; eta, ondorioz, arazoak izaten dituzte gailu batzuk erabiltzeko, adibidez, ordenagailuaren teklatua eta sagua, edo telebistaren agintea. Horrelako pertsonentzat ari dira lanean COMPORTA proiektuan, goiko gorputz-adarretan urritasun larriak dituztenentzat. Horientzat hainbat erabilera izango dituen komunikatzeko gailu mugikor bat moldatzea da helburua.

Horretarako, PDAk (Personal Digital Assistant), agenda elektroniko gisa ere ezagutzen direnak, hartu ditu abiapuntutzat COMPORTAk. Autonomia pertsonal handiagoa eduki eta bizitza-kalitatea hobetzen lagun diezaiekete, aukera emango bailiekete edonon komunikatzeko, entzun nahi duten musika aukeratzeko, Interneten nabigatzeko edo telebista kontrolatzeko, adibidez.

Baina beso eta eskuetako minusbaliotasunen bat duten pertsonek arazoak izan ditzakete PDA arrunten ohiko ukimen-pantailak eta -botoiak maneiatzeko. Eta, horretarako, Xmadina enpresak garatu eta merkaturaturiko Etsedi, PCrako aplikazioa, moldatzea da proiektu honen asmoa. Etsedi aplikazioa da, hain zuzen ere, COMPORTA proiektuaren oinarria, PDAk ezinduentzat irisgarri bihurtuko dituena.
Etsedik teklatu birtual bat sortzen du ordenagailuaren pantailan. Hala, gurpil-aulki elektrikoen kontrol-palankarenak bezalako mugimenduekin aukeratzeko moduko banaketa diseinatu da 8 teklentzat. Etsedi aplikazioak testuak editatzen ditu Windows ingurunean. Menu batzuen bidez, erabiltzaileak zenbakiak, testua edo karaktere bereziak idatz ditzake. Horrez gain, idatzi ahala hitzak iragartzen ditu aplikazioak: erabiltzailea idazten doan heinean.

Beraz, gurpil-aulki elektriko bat gidatzeko gai den edonork maneiatzeko moduko agenda elektroniko bat. Baina, pauso bat harago, teklatu birtualaren bidez idatzitako testuari ahotsa jarri dio COMPORTAk. Izan ere, goiko gorputz-adarretako urritasun larriak dituztenek hitz egiteko zailtasunak ere izaten dituzte sarritan. Horretarako, ahots-sintetizadoreak erabili dira, text to speech teknologiaren bidez erabiltzaileak idatzitakoa bozgorailuetatik irten dadin.

PDA benetan eramangarria izan dadin, gurpil-aulkietan ezartzeko oinarri bat ere diseinatuko da. Beso artikulatu bat izango da, gurpil-aulki modelo gehienetan jartzeko modukoa, eta agenda elektronikoaz gain beste hainbat gailurentzat oinarri gisa balio lezakeena, bide batez.

COMPORTA ezinduak gizartean gehiago integratzeko pauso bat izan daiteke. Besteen parekoago izateko, bizitza errazteko, eta ongizatea hobetzeko.

Gair honen inguruan Ibon Aizpuruari eginiko elkarrizketa hurrengo URLan aurkitu ahal izango duzue:
http://zientzia.net/zientzia-irratia/comporta-proiektua/

miércoles, 18 de abril de 2012

Teknografiarekin lanean...

Aspaldi neraman blogean sartu gabe eta aste honetan nire irakasle identitatearen teknografia egiteari ekin diodanean gogoratu naiz baztertuta neukala irakasgaiaren atal hau. Hilabete gogorra izan da baina irakasgai honek erakutsi didan lemari helduz "EZINA EKINEZ EGINA" aurrera goaz apurka apurka.

Teknografia dela eta, beldurturik nengoen tresna berri honi heltzeko, zalantzak nituen nondik hasi, nola bideratu, argazkien aukeraketan ere zalantza izugarriak izan ditut, musikaren aukeraketa, etab. Denbora aurrera zihoan eta nire teknografia hutsik nabaritzen nuen, bost segundu betetzeko minutuak behar nituen eta ezintasunak harrapatzen ninduen denbora baliotsua delako eta denbora gutxi duzunean are gehiago. Ez dakit zenbat saiakeren ostean, 3 minututako teknografia egin dut dagoeneko, pixka bat gehiago geratzen zait baina irakasgai honek nire frustrazioen aurrean kokatu dit, ihes egin gabe aurrez-aurre begiratzen irakatsi dit abangoardian etsaiari begiratzen zaion bezala baina garaipena daztatuz. Garaipena uste dut iristear dagoela, nire 3 minututako teknografiak gorputza dauka eta ikus ditzazket nire saiakeren fruituak.

Tresna interesgarria iruditu zait, musikak eta testuak emozionaltasuna ematen diote gainera, argazki anitzekin jolas daiteke eta bizigarritasuna ematen dio istorioari. Esan daiteke istorioa gehiago pertsonalizatzen dela, beste begirada bat ematen zaio eta gure irakasle esperientzia edo identitatearen gainean baloreei buruz, sinismenei buruz hausnartzeko bide dela iruditzen zait.


miércoles, 14 de marzo de 2012

IpUiNa: Maitasunari buruz...

Haur Hezkuntzan, haurrak jakinmina garatzen joaten dira eta horregatik adin hauetan inguruan dutenari buruzko galderak egitea arrunta izaten da. Galdera horien artean, sexualitateari buruzko galderak egoten dira, nesken eta mutilen arteko desberdintasunaz, haurren jatorriari buruzkoak, bikoteak sortzearen arrazoiak, etab. Nagusiok, eta hein handi batean irakasleok jakinmin horri erantzuna ematen ikasi behar dugu, behintzat garrantzia ematen eta beraien beharrizanei aurre egiten. Gaurko atal honetan aurkezten dizuedan ipuina sexuari buruz, hau da, neska eta mutilak izateari buruz, haurrentzat landu den bakanetarikoa dugu. Maitasuna eta sexuaren kontzeptuak sinpleki azaltzen dira eta ilustrazio koloretsuak eta esanguratsuak ditu edukia ulertarazteko. Gustatuko zaizuelakoan!!!


.

jueves, 8 de marzo de 2012

Sexualitateari buruzko istorioak...

Sexu Heziketa egiteko material interesgarri bat izan daiteke hemen aurkezten dizuedan Komik hau. Parisera ikasbidaian doazen 17 urteko nerabeen istorioak kontatzen dira eta sexualitateari buruzko beraien iritziak eta bizipenak jaso ditzazkegu. Teknologia berriek hezkuntzarako eskaintzen diguten beste tresna bat da, motibazioa handitzeko eta klase bateko errutinarekin apurtzeko baliagarria...Testuliburuak eta irakasleen azalpenak momentu batez bazterturik bertatik ikasteko eta konpartitzeko.

Sexualitate ikastaroetan landu nahi ditugun zenbait jarrera isladatzen dira komikean: desioak, erakarpenen legeak, konfiantza, antisorgailuak, ITG-ak, erantzunkizunak, talde presioak, bakoitzak bere burua ezagutzea, onartzea eta horren arabera ekitea...Ea gustoko duzuen!!!!


martes, 28 de febrero de 2012

WhatsUpp Bikotean

Aurreko asteetan Teknologia berriak bikoteetan dituzten eraginak azaltzen nizkizuen...Honen arira bideo interesgarri bat aurkitu dut...Kontrola, jeloskortasuna, disponibilitate egon behar izana...Hots egin badigute eta ez badugu hartu azalpenak eman beharra: non nengoen? norekin nengoen? zer egiten? eta whatsupp-en kasuan mezua jaso duzunaren abisua ematen duenez badirudi informazio digitala bikotearen azalpenak edo hitzak baino fidagarriagoak direla, informazio digitalak beste mota guztietako informaziok baino balio gehiago dauka...Konfiantza gehiago daukagu aparatuetan pertsonengan baino...honetaz pentsatzeko eta hausnartzeko bideo bat doa hor...Manuel Areak "Introducción a la Tecnología Nueva" liburuan azaltzen duen bezala, teknologia berrien heziketak ordenagailuekin edo tresna digitalekin abilezia ez ezik informazioaren kudeaketa bat egiten lagundu behar digu, informazioak filtratzen eta dugun informazioarekin kritikoak izaten...

jueves, 23 de febrero de 2012

De Experiencias y Terapias Cibernéticas




Helbide honetatik hartuta: http://ciberescrituras.espacioblog.com/post/2007/01/24/de-experiencias-y-terapias-ciberneticas

 Justo pensando en la interacción de dos mundos para muchos irreconciliables, resulta interesante investigar sobre la manera en la cual las personas están utilizando internet para manejar su vida cotidiana, no ya desde el punto de vista del apoyo a la efectiva solución de sus problemás pragmáticos, sino tambien psicológicos.

Hoy, casualmente, he encontrado un sitio ligado al diario argentino Clarín, que se llama Experiencias. Es un blog que festá online desde noviembre de 2006 y que comienza siendo una invitación a compartir las experiencias de los usuarios en la red. Dicen en la bienvenida:
Cada 10 segundos, un argentino se conecta por primera vez a Internet. En una comunidad que ya excede los 10 millones de usuarios conectados, las experiencias de navegación siguen viviéndose como únicas.
Cada uno recuerda la primera vez que se sentó en una computadora y descubrió de qué se trataba navegar por Internet, el momento en que venció el temor al fraude y se animó a teclear –uno a uno- los dígitos de su tarjeta de crédito para comprarse el objeto que siempre había querido o el día en que mantuvo una conversación profunda con un desconocido al que nunca conocería personalmente.
Tampoco se olvida la sensación de la primera publicación en el ciberespacio de un texto propio, ni la emoción de encontrar a una persona de la que hacía muchos años no se tenían noticias, ni los latidos del corazón en el momento de recibir ese mail que cambiaría para siempre su vida.
Los invitamos a compartir esa experiencia con nosotros y a utilizar los recursos narrativos que elijan: texto, audios, videos, fotos o ilustracion
Interesante invitación a tratar de organizar un poco desde la reflexión las distintas experiencias que, como usuarios, encontramos en la interaccion con otras personas en la red. Temas como la anulación de las distancias, las relaciones amorosas y eróticas, internet y el periodismo, son temas que se repiten en este espacio. Hay dos entradas recientes que muestran la manera en la cual la red está siendo usada tambien como una suerte de consultorio virtual.

martes, 21 de febrero de 2012

Sokrates gogoratzen...

Atzo lanean libre izan nuen eta gelara joatea okurritu zitzaidan, gelako kideren batek nire blogari egingo zizkion ekarpenei buruz hitz egiteko eta gelan ematen diren edukiak ezagutzeko... Klaseak bukatu zirenean irakasleak eguna laburbiltzen zuten hitzak esateko eskatu zizkigun eta nire ikaskideek aipatu zituzten hitzek harritu ninduten, pesimismo kutsuarekin esandako hitzak zirelako gehienak...Egia da, lasaitua hartu nuela, pentsatzen bainuen ni nintzela irakasgai honekin pesimista agertzen zen bakarra. Pesimismoa, tresna ezezaguna zelako batik-bat, bildurrak eta inzertidunbrea eragiten duelako tresna bat ondo erabiltzen ez jakiteak baina kuriositatea ere eragiten du...erronka bat suposatzen duelako. Ikasten daramatzagun 3 urte hauetan konstruktibismoaren inguruan aritu gara, bakoitzak bere esperientziaz ikastea, bakoitzak bizipen horietatik jada ezagutzak ditugula, sortu dezakegula...bla,bla,bla...baina egia dena zera da: oraindik Hezkuntza modelo tradizionaliztan sinisten dugula edo behintzat modelo horrek dioenaren bezala ikasi nahi dugula: oso era mekaniko eta automatizatuan, irakasleak pautak eman eta nik jarraitu... Gelako azken hausnarketarekin geratu nintzen: "galderak izatea ez da negatiboa, zalantzak izatea ez da negatiboa, ez jakitea ez da negatiboa" eta Sokrates filosofo greziarra etorri zitzaidan burura..."LAS CERTEZAS NO HACEN QUE NOS PLANTEEMOS PREGUNTAS, POR LO QUE ES PREFERIBLE LA CONFUSIÓN". Sokratesen irakaskuntza elkarrizketan oinarritzen zen eta bere helburua ikasleek beraien buruak ezagut zitzaten izan zen. Elkarrizketan oinarrituz denen iritziak entzun zitezkeen eta iritzi horietatik bakoitzak bere hausnarketa propioak atera. Azken finean, denok ikasi dezakegu besteen esperientzietatik.

lunes, 20 de febrero de 2012

Barrenak husten...

Ikasketa prozesuaren hausnarketak egiteko txoko honetan gaur barrenak hustuko ditut hemen…Goizean argi neukan nire helburua: BLOG-a sortuko nuen eta Paper Zorroko atalean nire lehenengo hitzak idatziko nituen. Gaua iritsi da eta orain nabil paper zorroko lehen hitzak idazten…nire garuna badirudi prozesatze motelekoa dela. Benetan bidai luzea izan dala gaurkoa, han hemenka ibili naiz klikatzen, irakurtzen, nire ordenagailuan hainbat lehio zabalik nituelarik eta nire burua informazioa prozesatzen nekaturik ateak, lehioak eta zirkuito guztiak itxi ditu.


Baina itxaropenari eskerrak ez zaizkion inoiz ateak, lehioak eta zirkuitoak ixten…irakurtzen, kuxkuxeatzen, saltzeatzen iritsI dira lehenengo hitzak, ideiak eta egiteak. Gaur psikologiako lekzio ona ikasi dut: gure pentsamenduek gure emozioetan eragina izugarria daukate eta emozioek jarrera bat edo bestea hartzera garamatzate. Beraz, gakoa ez dago jarrera aldatzen baizik pentsamenduak aldatzean, hau da, pentsamendu positibo batekin jarrera berez desberdina izango da.


Hasieran:


A= ezingo dut B= Frustrazioa, inpotentzia C= BLOKEOA


Geroxeago:


A= saiatu zaitez B= kuriositatea C= AKZIOA


“MIENTRAS PERSEGUIMOS LO INALCANZABLE HACEMOS IMPOSIBLE LO REALIZABLE”

jueves, 16 de febrero de 2012

Teknologia berriak BIKOTEAN

Teknologia berriak izugarrizko iraultza suposatu zuen gure eguneroko bizitzetan, informazioaren gizarte honetan hirugarren iraultza industriala deitu zitzaion eragin zituen eraldaketengatik bai produkzio ekonomikoaren estrukturetan, bai bizitza mailan eta baita kultura eta giza harremanetan ere. Giza harremanei erreparatuz, pertsonen arteko harremantzeko erak aldatu zituen eta bestearengana hurbiltzeko moduak ere transformatu ziren.

Gaur egun, bikoteek bere istorioaz egiten dituzten kontakizunek, bitxikerien artean, teknologia berrien presentzia dute eta azken hauek seduzioan baliabide garrantzitsua bihurtu dira azken urteotan. Argi dago komunikazioaren digitalizazioak, gizarteko aldaketa guztiek bezala, bere alde ona erakusten dutela baina ez dugu ahaztu behar hala-nolako itzalak ere izan ditzakeela.

Alde onen artean bikoteen bilaketa berri bati ateak zabaldu zaizkio, gaur egun bikotekidea internetez aurki genezake edo gure bizipenak norbaitekin elkartrukatzeko aukera izan dezakegu zita fisiko bat izan gabe (txat-a, facebook, tuenti). Mundu zibernetikotik at, denbora gutxian zita asko izatea zaila izaten da eta bikotea bilatzeko zenbait web orrialdek honetarako aukera ematen dute, hau da, denbora gutxian zenbait zita edukiz "casting"-a egiteko aukera. Mugikorren kasuan, bikoteek elkarri proposamen erotikoak egiteko aukera dute eta bidenabar lotsaren eta beldurraren kudeaketa ahalbidetzen diete. Lotsak eta beldurrak ez ezik, haserreak edo gauzak bere onera ekartzeko tresna ere izan daitezke mugikorrak.

Hala ere, teknologia berriekin planteatzen ari den eztabaidatariko bat pribatutasuna da eta norbanakoen gainean eragiten den kontrola. Bikoteak ere ez daude eragin honetatik kanpo eta mugikorra adibidez infidelitate eta jeloskortasun kasuetan protagonista izaten da. Horrelako emozioek bestearengan kontrola ezartzea eta erredundanteak diren pentsamenduak asetzeko nahia eragiten dute eta modu zuzenean mugikorreko edo posta elektronikoko mezuak arakatzeari ekitzeko gogoak sortzen dira. Digitalizazioak uneoro lokalizatuta eta disponible egon behar izate hori eragin du ere bai eta bestea non egongo ote den, zer egiten egongo ote den bezalako kezkak sorrarazi ditu.

Azken finean, Yin-Yan-aren teoria azaltzen zaigu: "Todo lo bueno tiene algo malo y todo lo malo tiene algo bueno"...


martes, 14 de febrero de 2012

Abaintalen harira...

Teknologia Berrien Abantailak

Atzoko zoramenaren ondoren eta nire ahaleginek fruitua emango duten itxaropenarekin, teknologia berrien abantailetaz aritu nahi dut. Argi dago gehienok abantail handiak dituztela uste dugula, egunerokotasunean teknologia berriak erabiltzen ditugulako eta teknologia berri hauek gabe dagoeneko gure mundua kaotikoa izango litzatekeelako...Baina pentsatu ahal dugu noizbait zein puntutaraino erraztu diguten egunerokotasuna?

Artikuluak bilatzen HIK HASI aldizkarian 2005. urtean agertutako Iker Laskibarren artikulu interesgarri bat aurkitu dut. Orrialdea erantsiko dut batan batek sakontasun handiagoarekin irakur nahi badu aukera izan dezan baina laburpen bat egitera noa:

Testuak formatu digitalean gordetzeak papera alde batetik bestera mugitzeko beharra ez izatea ekarri zuen. Adibidez, lehen liburu bat bidaltzeko paketea korreosetik bidali behar genuen eta iritsi arte itxaron behar genuen. Gaur egun dokumentu bat munduko edozein lekutara bidaltzeko aukera daukagu KLIK bat eginez.

Txat solasgunen bitartez beste herrialdetako lagunekin hitz egiteko aukera daukagu zuzen-zuzenean. Nik gehituko nioke gaur egun  hainbat ikasketek, formakuntzek gela birtualekin funtzionatzen dutela, karrera bat atera dezakezu zure etxeko ordenagailutik klasera joan gabe eta irakaslearen azalpenak jarrai ditzazkezu eta zalantzak galdetu aldi berean.

Ikastetxeko web orrialdetatik gurasoek ikastetxeko ekitaldiak, oharrak, etxerako lanak, bibliografiak, ordutegiak jarrai ditzazkete. Honetaz guztiaz konturatzeko orain urte batzuk irakaslearekin zita bat eskatu beharra zegoen eta egunak itxaron.

Ikastetxeetan Interneta izateak sakondu nahi diren ezagutzak zuzenean ikustea ahalbidetzen du, irakasle edo ikasle batek bilaketa azkarrago bat egin dezake, hainbat bibliografia kontrastatuz.

Autorearen esanetan teknologia berriak hezkuntzan aplikatzeak aukera interesgarriak eskaintzen dizkigu, horien artean ikaslearen autonomia sustatzea, informazioaren bilaketa autonomoago bat eta azkarragoa, beraz nire ustez motibagarriagoa.

Orain urte batzuk, nire oroitzapenetan atzera eginez, irakasleak informazioa bilatzeko eskatzen zigunean entziklopedietara jo beharra geneukan, liburutegietara eta liburu ezberdinak begiratu, aurkibide guztietan begiratu bilaketa azkartzeko eta ez zen batere motibagarria, denbora dexente behar izaten genuelako.


http://www.hikhasi.com/artikulua/707

lunes, 13 de febrero de 2012

MARTXAN JARRITA!

Hona hemen nire blog-a! Astelehenak indartsu hartu nau eta hemen nabil tresna honekin alfabetatzen, lehenengo frustrazioak gainditzen eta teknologia berrietan guztiz murgiltzen!

"sEXKOLA" deitu diot sexualitateko irakaslea naizelako eta zuekin batera ikasitakoa lagungarri izango zaidalako blog honi etorkizun hurbil batean erabilgarritasuna eta errentagarritasuna ateratzen...

Murgil gaitezen ba!!